– EUSKAL KULTURA GAUR –
Beka honen helburuak euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea dira.
Edozein sortzaile euskaldun aurkez daiteke (Loraldia Festibala euskaraz burutzen den kultura sustatzailea da).
Ekinaldi edo produktu digital bat sortzea.
Proposamena digital eremuan kokatu behar da eta espazio fisiko batean eskaintzeko aukera izan dezake, baina ez derrigorrez.
Hemen sakatu beka deialdi honen oinarriak ikusteko.
Ekinaldiaren proposamen artistikoa ahalik eta zehatzen deskribatzen duen dokumentu bat aurkeztu behar da.
Jatorrizko sormen lana izan behar da.
Kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onargarriak dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa …
Â
Aurkez daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke.Â
Beka honek bi urrats ditu: sorkuntza lana bera eta sorkuntzaren emaitza, 2026ko hasieran aurkeztea, Loraldia Festibalaren baitan edo aparteko ekintza gisa.
Â
Lana aurkezterakoan kontuan izan:
Aurkezteko lehen eguna: 2024ko irailaren 10a.
Â
Aurkezteko azken eguna: 2024ko urriaren 18a.
Â
Bekaren hiru egitasmo finalisten aurkezpenak: 2024ko urriaren 29-31 artean.
Â
Ebazpena egiteko epea eta interesatuei komunikatzea: 2024ko azaroaren 11a.
Â
Ebazpena publiko egitea: 2024ko azaroaren 14a.
Â
Beka irabazleak 12 hilabete (2024ko abendutik 2025eko abendura) izango ditu proiektua martxan jartzeko. Loraldiak baliabideak jartzeko konpromisoa hartuko du, sortzailearekin akordio (aurrekontua eta kultur edukiak zehaztuz) bat sinatu ondoren.
Eskatzaileek Loraldiak zabaldutako inprimaki digitalaren bidez parte hartuko dute deialdian.
Â
Inprimaki horretan eskatutako informazioa dagozkien eremutan jasotzeaz gain, proiektuaren azalpena bilduko duen dokumentua erantsi beharko dute.
Â
Dokumentu horrek honelako baldintzak eta ezaugarriak bete beharko ditu:
Deialdiari erantzun eta parte hartzeko, interesatuek honako inprimakia bete behar dute.
Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Bertsoari mugimendua eman diote eta gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzeko asmoarekin etorri zen Haatik Konpainia. Garai bateko, gaurko eta emanaldirako sortutako bertsoekin osatutako ikuskizun berritzailea da
Euskal eszenaren unibertsoan biztutako bi ahots berri izan genituen tauletan. Kantak eta solasaldiak. Sortzaile biak ezagutzeko aukera ezin hobea. Musikari dagokionez, kantariak akustikoan arituko dira eta kantuen artean Maddalen Arzallusek gidatuko du solasaldia.
Euskal eszenaren unibertsoan biztutako bi ahots berri izan genituen tauletan. Kantak eta solasaldiak. Sortzaile biak ezagutzeko aukera ezin hobea. Musikari dagokionez, kantariak akustikoan arituko dira eta kantuen artean Maddalen Arzallusek gidatuko du solasaldia.
Loraldiak sormen digitaleko beka baten deialdia egiten du. Beka honen helburuak euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea dira.