LORALDIA SORMEN DIGITALERAKO BEKA DEIALDIA: HIRUGARREN EDIZIOA

Beka honen helburuak euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea dira.

NORI ZUZENDUA

Edozein sortzaile euskaldun aurkez daiteke (Loraldia Festibala euskaraz burutzen den kultura sustatzailea da).

XEDEA

Ekinaldi edo produktu digital bat sortzea.

Proposamena digital eremuan kokatu behar da eta espazio fisiko batean eskaintzeko aukera izan dezake, baina ez derrigorrez.

OINARRIAK

Hemen sakatu beka deialdi honen oinarriak ikusteko.

EZAUGARRIAK

Ekinaldiaren proposamen artistikoa ahalik eta zehatzen deskribatzen duen dokumentu bat aurkeztu behar da.

Jatorrizko sormen lana izan behar da.

Kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onargarriak dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa …

 

Aurkez daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. 

Beka honek bi urrats ditu: sorkuntza lana bera eta sorkuntzaren emaitza, 2026ko hasieran aurkeztea, Loraldia Festibalaren baitan edo aparteko ekintza gisa.

 

Lana aurkezterakoan kontuan izan:

  • Proiektuaren helburua, esan bezala, euskarazko eduki eta baliabide digital bat sortzea da. Ingurune digitala izan behar du proiektuaren zergatia, euskarria, baliabide nagusia. Hau da, helburua ez da proiektu analogiko baten digitalizazioa, baizik eta beren beregi ingurune digitalerako sortutako egitasmoa izan behar da.
  • Jatorrizko sormen lana izan behar da.
  • Ekinaldia digitala edo areto batean erakustekoa izan daiteke. Baina ez da beharrezkoa ikuskizun, ekinaldi, ekitaldi eta abar presentziala sortzea.
  • Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskaraz izan behar da.
  • Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira aurkezten den proposamenean.

DATA ESANGURATSUAK

Aurkezteko lehen eguna: 2024ko irailaren 10a.

 

Aurkezteko azken eguna: 2024ko urriaren 18a.

 

Bekaren hiru egitasmo finalisten aurkezpenak: 2024ko urriaren 29-31 artean.

 

Ebazpena egiteko epea eta interesatuei komunikatzea: 2024ko azaroaren 11a.

 

Ebazpena publiko egitea: 2024ko azaroaren 14a.

 

Beka irabazleak 12 hilabete (2024ko abendutik 2025eko abendura) izango ditu proiektua martxan jartzeko. Loraldiak baliabideak jartzeko konpromisoa hartuko du, sortzailearekin akordio (aurrekontua eta kultur edukiak zehaztuz) bat sinatu ondoren.

Loraldia Sormen Digitala Beka - 3. edizioa (2024)

PROIEKTUAREN TXOSTENEAN JASO BEHARREKO INFORMAZIOA

Eskatzaileek Loraldiak zabaldutako inprimaki digitalaren bidez parte hartuko dute deialdian.

 

Inprimaki horretan eskatutako informazioa dagozkien eremutan jasotzeaz gain, proiektuaren azalpena bilduko duen dokumentua erantsi beharko dute.

 

Dokumentu horrek honelako baldintzak eta ezaugarriak bete beharko ditu:

  • Gehienez ere 10 orri izango ditu.
  • Testua Arial tipografian idatzita egongo da, 12 puntutako tamainan.
  • Edukia: proiektuaren azalpenean puntu hauek azalduko dira:
    1. Proiektuaren deskribapena eta sinopsia, hala badagokio
    2. Zein modutan betetzen dituen deialdiak ezarritako bi helburuak
    3. Lantaldea: parte hatzaileen curriculum vitae laburra
    4. Helburuak eta motibazioa
    5. Lantzen dituen diziplinak
    6. Zein publikoari zuzenduta dagoen
    7. Nola gauzatuko den
    8. Garapenaren plangintza
    9. Aurrekontua
    10. Behar teknikoak

IZENA EMATEKO

Deialdiari erantzun eta parte hartzeko, interesatuek honako inprimakia bete behar dute.

Sartu inprimakian parte hartzeko.

AURREKO EDIZIOAK

BIGARREN EDIZIOA (2023)

LEHENENGO EDIZIOA (2022)

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

XIBEROA KANTUZ LORATURIK, TXORIEKIN HIZKETAN - kartela
Esperientzia Digitala

Loraldiaren Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan dokumentala ZINEBIn

Loraldiak Xiberoako kultura eta musikaren unibertsoa erakusteko transmedia proiektua garatu du, Xiberoa kantuz loraturik izeneko egitasmoaren baitan. Hiru adar nagusi ditu proiektuak: alde batetik, Xiberoa kantuz loraturik ikuskizun eszenikoa; bestetik, proiektuaren inguruko podcasta; eta azkenik, dokumentala. Dokumentalak Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan du izenburua, eta

IKUSI >
Loraldia - sormen digitala beka
Esperientzia Digitala

Gorputza atzean utzi proiektuak eskuratu du Loraldia Sormen Digitala Beka

Gorputza atzean utzi izeneko egitasmoak eskuratu du Loraldia Sormen Digitala Beka. Proiektu honen helburu nagusia gorputzaren gaia bere dimentsio sozial, teknologiko eta politikoarekin erlazionatuta jartzea da. Formatu artistiko anitzak uztartuko ditu eta bakoitzak dimentsio desberdina ematen dio ohiko fisikotasuna gaindituko duen gorputzari, bai ahotsa eta

IKUSI >
Loraldia - sormen digitala beka
Loraldia

Loraldiak euskarazko sormen digitaleko beka baterako deialdia zabaldu du

Euskarazko sormen digitaleko proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen du deialdiak. Otsailaren hasiera arte jasoko dira proposamenak eta 10.000€ko ordainsaria izango du. Deialdi honen  xedeak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea. 

IKUSI >