Sortzaile gazteei galdezka: zein arlotan trebatzea nahi duzue?
Gazteak dira Loraldiaren lan-arloetako bat. Hain zuzen ere, gazteei zuzendutako ekintzak antolatzea, beraientzat pizgarriak, interesgarriak eta erakargarriak direnak.
Ea, horekin batera, sortzaile gazteei laguntzea da beste eremuetako bat. Diziplina edo arlo ezberdinetan lan egiten duten gazteei laguntza eskaintzea, bere ibilbide profesionala has dezaten. Horretarako plazak eskaintzen dizkiegu eta baina trebakuntza ere bai.
2022ko udaberrian hasitako lan-arlo honetan proiektu ezberdinak garatu izan ditugu:
- Loraldia Terminala: Bilboko La Terminal espazioan ikuslego gazteari zuzendutako programazioa ontzea, euskaraz eta jarraikortasun batekin. Eta sortzaile gazteei plaza hau eskaintzea, beraien proposamen artistikoak eskaini dezaten.
- Udako Ola: 2022ko udan Udako Ola, gazteei zuzendutako sormen egonaldia, antolatu genuen. Hamabi gaztek aste beteko sormen- egonaldi artistikoa egin zuten. Emaitza oso positiboa izan zen.
Eta negu honetatik aurrera hirugarren ekimena bideratu nahi dugu: Somenola.
Zer izango da Sormenola
Sormenola gazteentzako transmisio tailerrak izango dira, 16 – 30 urte bitarteko pentsonentzat. Hilean behin egun osoan zehar garatuko ditugunak.
Larunbatetan egun osoan zehar egingo ditugu eta talde txikietan bideratuko ditugu.
Tailer edo lantegi hauek arlo ezberdinetan espazializaturik dauden sortzaile profesionalek eskainiko dituzte.
Eta eduki eta gaiak mota anitzetakoak izango dira. Diziplina eta arlo ezberdinak jorratuko ditugu eta gai anitzak landu: gidoia / zinema / musika / arte eszenikoak / dantza garaikidea / performance / iparraldeko haizeakā¦
Zein behar dituzte sortzaile gazteek?
Programa abiatu aurretik, hartzaileei galdetu nahi izan dizuegu.
Zein behar dituzue sortzaile profesional bilakatu nahi zaretenak? Zertan jaso nahiko zenukete trebakuntza edo formakuntza? Zer ikasi nahi duzue?
Galdera hauek erantzuten laguntzen bagaituzue, aukera izango dugu programa osatzeko.
Galdetegi bat prestatu dugu eta aldez aurretik zuen ekarpenak eskertzen dizkizuegu.
Inprimakia betetzeko
Hemen sakatu inprimakira sartu eta erantzuteko.