– EUSKAL KULTURA GAUR –
Udazkena dakar uda osteko ekinozioak. Kultur bete hosto aurkituko dugu euskararen baratzean. Arrigorriaga eta Zaratamo loratuko dira gure sormen garaikiderik erakargarrienekin. Zuberoako kantuak, kabareta, musika harrigarria, poeta erreferenteak, mendiko gogoetak, dantzak, arte plastikoak, idazki odoleztatuak eta ardoen aromak ditugu orbelaren mamia.
Larrazkena, sasoi emankorra euskal kulturan. Kultur gune honetara itzal luzeko gonbidatuak gerturatuko dira: Lorca, Lauxeta, Etxahun Iruri, Martin Larralde… eta baita sortzaile garaikide dirdiratsuak: Jon Maia, Maite Larburu, Unai Elorriaga, Mixel Etxekopar, Maddi Oihenart, Ihitz Iriart, Andoni Mutiloa… Ongi etorri euskara unibertsoko festa honetara. Emozio gozoak ez dira faltako.
Udagoiena melankoliaren sasoia omen da. Baina Loraldia ez da tristezia. Loraldiak hunkidura kuttunak dakartza. Loraldia gora egiten duen sentimendua da. Izena eta izana. Ginena eta garena. Geroa erakitzen duen espazioa. Beste mundu bat posiblea dela amesten dugunon babesa. Herri baten arima.
Sustatzaileak
Antolatzailea
Babesleak