Bilbronx (I) / Street Dantza

Bilbronx (I) / Street Dantza

Tailerra eta erakustaldia.
Dena Bilbao kolektiboaren eskutik kaleko dantza edo street dance arloko tailerra eta erakustaldia izango da Bilborockeko pistan. Adin guztientzako ekinaldia da. Parte hartzeko aukera izateaz gain, dantzarien erritmoaz eta akrobaziez gozatzeko parada izango da. Kaleko kultura garaikidearen hitzordu ezinbestekoa. Dena Bilbao kolektiboa Bilboko Santutxu auzoan kokaturik dago eta gazteen joera berrietan eskarmentu handia du.
Bilbronx egitasmoa Taupaka elkartearekin elkarlanean plazaratzen da.