LORALDIA ERAKUSKETA MetroBilbaon otsaila eta martxoan zehar

LORALDIA ERAKUSKETA MetroBilbaon otsaila eta martxoan zehar

Loraldiak MetroBilbaorekin lankidetza bat abiatu du Bilboko metroan bere balioak eta esentzia erakusketa moduan agertzeko. Erakusketa 12 panelek osatzen dute eta bertan mezu hauek helarazten dira:
 

  1. EUSKAL KULTURA GAUR
  2. UDABERRIKO FESTIBALA BILBON
  3. KULTUR INDUSTRIA SUSTATZEN
  4. MUNDUKO KULTUREN ARTEKO ZUBIAK ERAIKITZEN
  5. EMAKUME SORTZAILEAK PLAZARATZEN
  6. SORMENA IKUSTARAZTEN
  7. DIZIPLINA ARTEKO BIDEGURUTZEAK INDARTZEN
  8. PUBLIKO GUZTIEI ATEAK ZABALTZEN
  9. KULTUR TRANSMISIOA BERMATZEN
  10. EMOZIOAK ETA DESIRAK PIZTEN

 
David Herranzek 6 urteko ibilbidean zehar egindako argazki-lan zoragarriaren laguntzaz, jaialdiak edizio ezberdinetan lantzen dituen diziplina eta inguruneak irudien bitartez erakusten dira. Horrela, ikusleak festibala zer den, zeintzuk diren helburuak eta lan-arloak adierazten ditugu.
Hori guztia Metro Bilbao eta Loraldiaren arteko lankidetza-hitzarmen baten barruan kokatzen da, eta, zalantzarik gabe, garapen zabalagoen hasiera da.

    • Otsailaren 22tik martxoaren 8ra. San Mames geltokian
    • Martxoaren 9tik 28ra. Zazpikaleak geltokian

Argazkien egilea: David Herranz