Sagutxo tuntuna

Sagutxo tuntuna

Ume ikuskaria: musika klasikoa, txontxongilo, teatroa eta dantza; 2 eta 6 urte bitarteko umeentzat.
Dimitri Shostakovich eta C. Marshak
Juan Kruz Igarabideren gidoia.
30 minutukoa.
Ume bakoitza gutxienez guraso batekin sartuko da. Umeek ordaiduko dute, gurasoak, berriz, doan.
Ume txikientzako ikuskari honek teatroa, marioneta, musika klasikoa eta dantza ditu osagai. Juan Kruz Igarabidek moldatu du testua haur literatura errusiarraren sortzailetzat hartzen den “Sagutxu Tuntuna” ipuinetik abiaturik.
Marshak idazleak idatzi zuen ipuin honek George Orwellen “Abereen Etxaldea” eta Anton Chejoven “Gerezien Lorategia” idazlanak ekartzen ditu gogora.
Ekoizpen honetan, Anita Marabillasen esku lantegiak osatu du marioneta protagonista. Biola, Klarinetea eta fagota musika tresnek jarriko diote soinu banda eta Inalvis Pandok, berriz, koreografiak sortu ditu. Produkzio original eta zirraragarri honen leman Maider Lopez eta Elena Bezanilla.