Udako Loraldia Ola

Non

Eguna

Eduki mota

Udako Loraldia Ola

Momentuz, ez dago sarrerarik salgai.

Loraldiak 6 eguneko sormen-egonaldiak antolatu ditu uda honetan. 6 tailer, Abbadia Jauregira bidaia bat eta zuzeneko solasaldi-emanaldiak ditugu egonaldi honen osagaiak.

 

Zer da: Gazteentzako sormen-egonaldi kulturala.

Non: Lekeitio (Bizkaia). Trinkete Etxea Ostatua

Noiz: Ekainaren 27tik uztailaren 3ra

Zenbat lagunentzako: 25 pertsona 

Nori zuzenduta: 18 – 25 urte bitarteko gazteentzat.  

Prezioa: 300€

Barne: kultur formakuntza tailerrak, 6 gauetako ostatua gosaria eta bazkaria + Anton Abbadia Jauregirako bidaia (Hendaia), arratsaldeko zuzeneko emanaldiak

Zer ez dago barne: afariak, toaila.

Animatu zaitez eta eman izena!

Tailerrak
(6 ordukoak)
SORMEN
GARAIKIDEA
Tailerrak
(6 ordukoak)
SORMEN
GARAIKIDEA

Hitza, Soinua, Irudia eta Gorputza arloak landuko ditugu tailer teoriko praktikoetan. Sortzaile profesionalek gidatuta.

HITZA
Patxo Telleria. 

Sormenaren abiapuntua: Gidoia

SOINUA
Itsaso Arrieta

Kantu bat gara. Herri musika garaikidea

IRUDIA
Iratxe Fresneda

Ikus-entzunezkoen lurralde miresgarrian




Gorputza
Natalia Monge

Dantza, kontatzeko eta emozionatzeko tresna




PERFORMANCE
Ander Lipus

Kultur arlo anitzeko esperimentazio bat.

HITZA
Patxo Telleria. 

Sormenaren abiapuntua: Gidoia

SOINUA
Itsaso Arrieta

Kantu bat gara. Herri musika garaikidea

IRUDIA
Iratxe Fresneda

Ikus-entzunezkoen lurralde miresgarrian

Gorputza
Natalia Monge

Dantza, kontatzeko eta emozionatzeko tresna

PERFORMANCE
Ander Lipus

Kultur arlo anitzeko esperimentazio bat.

Ikuskizunen egitaraua

 

Sortzaileekin solasaldia eta emanaldia

Tailerrez gain, sormena hurbiletik ezagutzeko aukera gure kulturaren erreferente batzuen eskutik zuzeneko emanaldietan. 

Ekainaren 27tik uztailaren 2ra

 

Astelehenean: Organik dantza konpainia (Natalia Monge)

Asteartean: Tabernaria (Mikel Martinezen bakarrizketa)

Asteazkenean: Eñaut Elorrieta 

Ostegunean: Miren Agur Meabe (poesia errezitaldia) 

Ostiralean: Iratxe Fresnedaren dokumentala

Larunbatean: Udako Olako gazte parte-hartzaileen emankizuna

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak

Aurretiko Izen-ematea

Izen emate epea zabalik

 

Udako sormen-egonaldi hauetan parte hartzeko lehen aurretiko izen-ematea bete behar duzu. Geroago, onartuen zerrenda burutuko dugu eta zurekin jarriko gara harremanetan. Onartuen artean zaudenean, egonaldiak ordaintzeko prozedura adieraziko dizugu.

 

Nori zuzendua: 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzat.

 

Ez da eskatzen kultur-esperientziarik. Baina ezinbestekoa da euskaraz bizitzeko gogoa izatea.

 

COVID egoerak unean uneko eskatzen dituen betebeharrak errespetatu beharko dira.

 

Egonaldiaren prezioa: 300 €

 

Zer eskaintzen den: 

 

  • Astelehenetik larunbatera (6 gau) lo egitea Trinkete Etxea Aterpetzeko gela partekatuetan.(toaila ez dago barne).
  • Egunero gosaria eta bazkaria. (afaria ez dago barne).
  • Abbadia Jauregirako bidaia eta bisitaldia.
  • Egunero plazaratuko diren ikuskizunen sarrera.

Zalantzaren bat baduzu posta elektroniko honetara idatz dezakezu: elkartea@loraldia.eus

Larunbatean, ikasleek aste osoan zehar jaso diren emozioak eta esperientziak kaleratzeko aukera izango dute kale-performance labur bat plazaratuz Lekeitioko kaleetan. Jaso eta Eman, horrela da transmisioa. 

Udaleku honetan azken jaia kalean gertatzen da.

 

 Izen eman dutenen artean aukeraketa egingo da eta ekainean ordainketa eta behin betiko izen-ematea.

 
ANIMATU ZAITEZ ETA ZATOZ ESPERIENTZIA BEREZIA BIZITZERA
Category: