Udako Ola

EUSKAL KULTURAREN TRANSMISIORAKO  SORMEN EGONALDIAK

Udako ola 2023

Iaz hasi ginen gure kulturaren transmisioari ekiten uda giroan.

Aste batez gazte talde batek sormen esperientzia ahaztezina bizi izan zuen Lekeition.

 

Aurten bigarren dzangada egingo dugu transmisioaren itsasoan.

 

Gazte talde bat osatuko dugu eta uztailaren bigarren astean kultur profesionalekin harremanetan eta sorkuntzan aritzeko aukera izango dute.

 

“Sortuz ta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe”.

 

Katea ez dadila eten!

Sormen egonaldi hauek egundoko aukera dira gure kultur garaikidean murgiltzeko.

Ez dugu esperientziarik eskatzen, deskubritzeko gogoa baino ez.

Edozein gaztek har dezake parte. Udako giroan, herri liluragarri batean eta lehen mailako sortzaileen eskutik eskura.

Hitza, gorputza, irudia, soinua, arte eszenikoak eta transmisioa landuko dituzte. Begirada panoramikoa izango da.

Gure geroa eraikitzeko baliagarriak diren trebetasunak eskainiko ditugu. Geroa gaur.

Transmisio tailer teoriko praktikoez gain, sormen astea ere antolatu dugu Lekeitioko hainbat espaziotan. Egunero emanaldi bat. Egunero sormena bizitzeko modu bat.

 

Kukai, Ruper Ordorika, Mixel Etxekopar, Oskar Alegriaren Emak Bakia! filma eta Iholdi eta Ibabe Beristain eszenatokian edo pantailan.

 

Denontzat, publiko guztieentzat zabalik eta sortzaileekin ideiak trukatzeko aukerarekin.

Egizue danzga bigarren olatu honetan.

ZER DEN

LORALDIAK 6 EGUNEKO SORMEN-EGONALDIAK ANTOLATU DITU UDA HONETAN. 

6 TAILER ETA ZUZENEKO SOLASALDI-EMANALDIAK DITUGU EGONALDI HONEN OSAGAIAK.

  • euskal kulturaren transmisioa gazteen artean
  • gazte kultur zale sustatzea
  • gazteak kultur profesional erreferenteekin harremanetan jartzea
  • sormena eta irudimena bultzatzea (ideia berriak, formatu berriak…)
Loraldia Udako Ola

EZAUGARRIAK

Uztailaren 10etik 15era

18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat

Sei egunetako ikastaro trinkoak, egunero gai bat eta sortzaile bat

Barne: kultur formakuntza tailerrak, 6 gauetako ostatua gosaria eta bazkaria, arratsaldeko emanaldiak (solasaldia eta sorkuntza)

Zer ez dago barne: afariak

Prezioa: 350€

 

IZENA EMAN

Hemen sakatu izena emateko.

Harremanetan jarriko gara zurekin prozesua bukatzeko.

ESPERIENTZIAK

2023 UDAKO OLA PROGRAMA

Loraldia Udako Ola
Loraldia Udako Ola
Loraldia Udako Ola
Loraldia Udako Ola
Loraldia Udako Ola
Loraldia Udako Ola

Antolatzailea

Loraldia_logoa-Euskal-kultura-gaur

Laguntzailea

Babeslea