Belarriko kilkerra. Uxue Alberdi eta Begoña Durruty

Artistak

Uxue Alberdi, Begoña Durruty

Aretoa

Ordua

19:00

Eduki mota

Eguna

Iraupena

60 min

Belarriko kilkerra. Uxue Alberdi eta Begoña Durruty

Uxue Alberdi, Begoña Durruty

Belarritik sartzen diren ipuinak urre pipitak dira literaturaren erreka zaharrean, geroz eta bakanagoak. Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira liburu honetakoak, ahozkoak idatzira ekarriz, ahotsa begira, belarrikoa paperera. Entzuten dakienari kantatu ohi dio kilkerrak; horixe da emanaldi honen funtsa, ahozko istorioak partekatu eta gozatzea.

 

Uxue Alberdi idazlea, alde batetik, eta bestetik, Begoña Durruty ilustratzailea ditugu lan honen sortzaileak. Haiekin batera liburuaren sortze prozesua ezagutzeaz gain, dibertitzeko, hunkitzeko eta oro har, bizitzaz hausnartzeko parada izango dugu.

 

Liburuaren istorioak norbaitek apartatu zituen eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Gogoratzea merezi zuten. Akorduan hartu zituenak ez zituen beretzat gorde, ordea, eta, aldian-aldian, lagunen konpainia noblean, ahora ekarri izan ditu txitean-pitean.

Ezabatu
Sarrera kopurua

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.