BOZAK
Aretoa | |
---|---|
Artistak | La Basu, Maialen Errotabehere, Olatz Salvador, Osterabe |
Eguna | |
Ordua | 19:30 |
Iraupena | 60 min |
Eduki mota |
La Basu, Maialen Errotabehere, Olatz Salvador, Osterabe
XXI. mendeko kantagintzan protagonista bat bilatu beharko bagenu, emakume sortzaile uholdea izango litzateke. Kantaldi honetan, hiru boza batu ditugu eta hiru lurralde aurkituko ditugu eszenatokian. Gipuzkoatik Olatz Salvador datorkigu, haren kantak erdigunea hartzen ari dira emakume sortzaile honen sarean. Lapurditik Maialen Errotabehere ahots liluragarria dator grabatu berria duen diskoa plazaratzea. Zaratamotik urre dagoen Etxebarritik, berriz, ailegatuko zaigu La Basu, rap eta hip hopeko boza oldakorra. Hiru erraldoi hauekin batera, bertoko Osterabe taldeak ere parte hartuko du. Aurkezpen lanetan Olatz Silva kazetari bikaina ibiliko da. Ezinbesteko hitzordua, gaurko euskal musikan murgiltzeko. Lourdes Iriondo bidegileak kantatu zuen bezalaxe, “Nabil, eta nabilelako nago hain zikin”.