BERTAN BEHERA. Euskara Bihar (II) – Hiru eguneko gogoeta
Artistak | Jon Sarasua, Xan Aire (Iparraldeko Plazara) |
---|---|
Aretoa | |
Ordua | 19:30 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 60 min |
Jon Sarasua, Xan Aire (Iparraldeko Plazara)
Hiru eguneko gogoeta honetan bigarren saioa dugu. Jon Sarasuak Xan Aire gonbidatuko du.
Euskararen etorkizunaz pentsatzerakoan beharrezkoa dugu lurraldeen begiratua. Iparraldeak desafio bereziak ditu arlo honetan. Iparraldeko baldintza politiko, instituzional eta sozialen baitan, nola pentsatu euskararen indartzea? Zein dira desafioak eta gakoak? Tokiko komunitateak eta tokiko kulturgintza amateur komunitarioak zer garrantzi dute prozesu honetan? Besteak beste, Iparraldeko herrietan, azken urteotan, kulturgintza komunitarioa berpizten ari da, eta hor badira gako batzuk, oro har Euskal Herri mailan gogoetatu behar ditugunak. Galdera horien guztien inguruan mintzatuko gara egingo dugun solasaldian.
Elkarlanean