Hiria Lokatzetan

Artistak

Miren Amuriza, Miren Narbaiza, Ainara Lasa, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Lizar Begoña, Lorea Agirre

Aretoa

Ordua

12:30

Eduki mota

Eguna

Iraupena

80 min

Hiria Lokatzetan

Miren Amuriza, Miren Narbaiza, Ainara Lasa, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Lizar Begoña, Lorea Agirre

Emanaldia streming-ez jarraitzeko
Emanaldi hau streaming-ez eskainiko dugu. Hemen sakatu.

 

 

Hiria eta landa, landa eta porlana, porlana eta arbolak, arbolak eta irlak, irlak eta kaleak, kaleak eta jendeak, jendeak eta erdi jendeak, erdi jendeak eta kontrola, kontrola eta turistak, turistak eta paisaiak, paisaiak eta hizkuntzak, hizkuntza eta hiria, hiria eta euskaldunak, euskaldunak eta euskal hiria, hiria eta bere lokatzak.

Hiria lokatzetan jarriko dute Lokatza podcastaren egileek, lehen aldiz zuzenean eta jendearen aurrean. Hiria zeren gainen eta zeinen bizkar eraikitzen den pentsatzeko proposamen hausnartzaile eta sormenezkoa izango da. Narratzaile batek harilkatuko duen narrazioak, Ainara Lasaren irudi iradokorrek eta Miren Narbaizak propio sortuko duen soinu paisaiak hiriaren barne mundura eramango gaitu. Tartean izango dira poemak eta bertsoak eta lekukoak.

Lokatza podcastak, euskara eta feminismoa gurutzatzen diren lur-muga horretan oinarri hartuta, kontatu nahi du egungo mundua; lokatzetan jarri, hau da, barreneko korapiloak argira atera. Eta horregatik sintonia Lourdes Iriondoren ‘Hala ere’ kantuaren bertsio berritu bat da, “nabilelako nago hain zikin” kantatzen duena. Gogoeta eta sormena, biak uztartzen ditu, narratiba berrien bideak esploratzeko bokazioz eta horregatik Espainiako Ondas sari bat eskuratu zuen 2022an.

 

Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagundutako jarduera.

Ezabatu
Sarrera kopurua

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.