Loraldia Eskola: LUR eta BERPIZTE BAT POESIARI ikuskizunak. San Antonio Ikastetxea (Durango) -
Aretoa | |
---|---|
Aukerak | 18:00 |
Eguna |
Sarrera testua
Lur du izena gure istorioko protagonistak; eta bere azalean murgilduta bageunde moduan igaroko ditugu, bere bizitzako ziklo desberdinak. Naturari guztiz lotutako haurtzaro eta gaztaro batetik, deskonekxio garaietara igaroko da helduaroan. Egunerokotasunak, erritmo biziak, planez betetako bizimoduak aldiz, krak bat suposatuko dio bere bizitzan. Geratu, eta norabide jasangarriaren bila joatea izango da bere erabakia. Beti dago, esperantzarako tartea.
Gidoilaria: Erika Uranga Basterra
Maila: LH5.maila
Ikasleak: 50 ikasle
PASTORALA BI ATALETAN BANATUTA DAGO:
1GO ATALA
2021. Joseba Sarrionandia Euskal Herrira itzuli berri da, hiru hamarkada baino gehiago ezkutuan eman ostean, Kuban batik bat. Ordutik asko aldatu da Euskal Herriko egoera, eta gazteek entzutez baino ez dute haren figura ezagutzen: batzuek institutuan irakurtzen dituzte haren liburuak, beste batzuek hori ere ez.
Harri eta Lizar anai-arrebek ez dakite nor den Joseba Sarrionandia, eta asko ere ez zaie interesatzen. Haien arreta gehiago deitzen dute punk musikak eta helduak haserretuko dituzten gaiztakeriatxoek. Hala, gauez herriko hilerrian jolasten ari direla, gizon bat ikusiko dute haien amonak aspaldi galdutako lagunaren hilarrian paper bat lurperatzen. Paperak dioena ulertzeko asmoz ekingo diote amamaren historiarenganaino eramango dituen abenturari.
2.ATALA
1985. Joseba Sarrionandiak egin berri du Martuteneko espetxetik ihesaldia, eta jai-giroa zabaldu du albisteak haren lagun, babesle eta hurbilekoen artean, Durangaldean batez ere.
Hori ospatzen ari da Maite lehenengo eszenan, Jokin eta Bibi lagunekin batera. Ordea, festak azkar eramaten ditu azken biak betiko eztabaidetara: bide egokian ari ote dira Euskal Herria eraikitzeari begira? Minak zentzua ematen ote dio noizbait hel litekeen lorpenari?
Jokin eta Bibik ikuspegi argi samarra dutela dirudi, bakoitzak alde baterantz. Maite, aldiz, erdian dago: nahastu egiten zaizkio Euskal Herri aske baterako nahiak eta hurbileko lagunak, tartean Amets, galdu izanak eragiten dituen minak.
Gidoilaria: Leire Vargas Nieto
Maila: DBH4.maila
Ikasleak: 52 ikasle
Sarrera: gonbidapenen bitartez kudeatuko da.