AMAraun ekitaldiak amatasunari buruz hausnartuko du Loraldia Festibalean
- Dantza, musika, kantua eta bertsolaritza erabiliz amatasunean zehar bidaiatuko dugu martxoaren 20an, Campos Antzokian.
- Ekitaldi honen gai nagusia amatasuna izango da, “(ama) izan edo ez izan” bezalako galderei aurre eginez.
Amatasunaren gaia pilpilean dagoen eztabaida bat da gaur egun, bai kalean bai emakumeen gorputzetan. Loraldia Festibalak mintzagai honetan diferentea den kanpoko begirada bat erakutsiko AMAraun ekitaldiarekin. Martxoaren 20an izango dugu aukera musika, dantza, bertsolaritza eta kantua uztartzen dituen ikuskizun honetaz gozatzeko.
Oihana Iguaranen egitasmoa da eta harekin batera Amaiur Luluaga izango da oholtzan.
*Oharra: AMAraun ekintza Campos Antzokian egingo da, eta ez Itsasmuseum-en, hasieran iragarri bezala.*
(Ama) izan edo ez izan
Amatasunaren bidai honetan ezagunak diren ereduak ikusteko aukera izango dugu, baita gustatuko litzaigukeen batzuk ere. Amatasunaren kontzeptuari kanpotik begiratuko zaio, eta izateko ala ez izateko hartu behar diren erabakiak eta sortzen diren zalantzak ikusiko dira. Amatasuna alabaren ikuspuntutik ere biziko da, eta amatasuna bizitzeko eta ama izateko modu desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.
Istorio guzti hauek kontatzeko, eta bizipen hauek erakusteko, AMAraunek zenbait disziplina erabiltzen ditu: musika, kantua, dantza eta bertsolaritza. Arte hauen uztarketari esker eztabaidak sortzen dituen gai honetatik bidai hipotetiko eta artistiko bat egiten du. Ekitaldi honetan ez da dantza eta bertsolaritza ikusiko soilik, bertsoak dantzaren mundura ekarriko dira, eta dantza bertsolaritzaren mundura.