Bizkarsoro, Josu Martinezen luzemetrai berria, Euskal Herriko edozein herri Loraldia Festibalean

Bizkarsoro

Bizkarsoro, Josu Martinezen luzemetrai berria, Euskal Herriko edozein herri Loraldia Festibalean

  • Martxoaren 17an izango dugu zinemagile bizkaitarraren azken lanaz gozatzeko aukera, Loraldia Festibalean. 
  • XX. mendean zehar gertatzen diren bost istorio ezagutuko ditugu luzemetrai honetan, existitzen ez den baina Euskal Herriko edozein herri izan daitekeen Bizkarsoro herrian.

 

Aurtengo Loraldia Festibalean Josu Martinez zinemagile bizkaitarraren azkenengo lana proiektatuko da: Bizkarsoro. 2023an estreinatu zen filma, eta Loraldia Festibalaren 10. edizioan film berezi honetaz disfrutatzeko aukera izango dugu. Izan ere, euskara eta euskaldunak dira protagonista, edo hobeto esanda, biek jasandako errepresioa. EHUko Bizkaia Aretoan izango dugu aukera film honetaz gozatzeko, martxoaren 17an, 19:00etan. 

Existitzen ez den herria

Josu Martinezek fikziozko herri bat asmatu du ikusentzunezko pieza honetarako. Bizkarsoro existitzen ez den herri bat da bai, baina Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. Pertsonaiak ere fikziozkoak dira, baina gure lurraldeko edozein herritar izan daitezke. 

Bost istorio ikusiko ditugu Bizkarsoron, bost hamarkada desberdinetan zehar. 1915 eta 1982 urteen bitartean gertatzen dira istorioak, eta euskarak eta euskaldunok jasandako errepresioa dute hizpide. Istorio hauek ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarrituta daude.