– EUSKAL KULTURA GAUR –
Ikusten da porturik? Ez dugu ikusten baina imaginatzen dugu; imaginatzen dugu eta haruntz goaz arraunean.”
Horrela idatzi zuen Joseba Sarrionandiak, Ines Osinagak kanta bihur dezan, eta horrela imaginatzen dugu euskal sortzailea bere bakardadean.
Lekeitioko sormen aste honek egundoko aukera ematen du sortzailea gertutik ezagutzeko eta gozatzeko. Formatu txikiko ikuskizunak dira. Gehienetan biluzik. Erabat garaikideak.
Sormen hauek zuzen eta artez galdetzen diote ikuslearen bihotzari, hunkitzeraino. Harremana estua da. Dena flasko txikian, garestiak diren lurrinak bezalaxe.
Loraldia Gaztea egitasmoaren baitan gaude. Aste osoan zehar gazte talde bat izango da Lekeition kultur transmisio-egonaldi batean parte hartzen. Arratsaldero, berriz, literatura, kontzertuak, dantza, zinema… gozatzeko aukera dago.
Denok zaudete gonbidaturik bost emanaldi zoragarri hauekin emozionatzeko. Gure kultura garaikiderik onena berton dago.
Musika, Literatura, Plaza, Agenda
Antolatzailea
Laguntzailea
Babeslea
Laguntzaileak