1362 Km euri

1362 Km euri

Garazi Goia eta Goizalde Landabaso. Nerea Alberdi (musikaria) eta Galder Perez (zuzendaritza artistikoa).
Sormen literario honen oinarria eskutitzak dira. Garazi Goia eta Goizalde Landabaso idazleen artean 1362 km daude. Bata Bilbon, bestea Londresen. Bien arteko komunikazioa partekatzen dituzten eskutitzak dira. Hausnarketak, aitorpenak… Eszenara eramango duten performancea emakume ezezagunez osaturik dago. Paula Modersohn-Becker, Tina Modotti, Lydia Delectorskayak, Eulalia Abaitua… izango dira, besteak beste, eskutitz hauen protagonistak. Ahazturatik gaurko garaietara ekarriak izango dira, Galde Perez antzerkigileak zuzendu zuen performace literario honetan. Bien bitartean euria ari du eten gabe.