Metrokoadroka eta Chimères Antzerki Taldearekin elkarlanean

Loraldiaren ekoizpena

ANTON ABBADIA

1853ko udaberria zen eta Anton Abbadia geografoa, astronomoa eta kulturgilea kezkaturik zegoen euskal kultura nola biztu behar hausnartzen. Erromantikoa zen Abbadia eta Euskal Pizkundean partaidea. 

Aipatu urte hartan, musika, dantza eta batik bat euskal poesiari buruzko jardunaldiak antolatzea otu zitzaion. Horrelaxe sortu ziren aurreneko Euskal Lore Jokoak. 

Urruñan plazaratu ziren eta euskal kultura ikusgarri jartzen zuen bide luze bat zabaldu zuten. 

Anton Abbadia Dublinen etorri zen mundura 1810ean eta 1897ko martxoan joan zen. Bizitza luze hau bidaia emankorra izan zen. Irlanda, Frantzia, Norvegia, Brasil, Egipto, Etiopia… ezagutu zituen. Nabarmena da Afrikan, Etiopian hain zuzen, eman zituen urteak. Bertoko etnografia aztertu zuen eta hainbat hizkuntza ikasi ere. 

Bizitza bidaiaren amaieran Hendaian aurkitu zuen landarik egokiena azken egoitza eraikitzeko. Itsasoari begira gaztelua altxatu zuen. Bertan liburutegi handia jarri zuen eta, bertatik, euskal kultura munduko beste kulturen pare xedearekin hainbat ekimen jarri zuen abian. 

Esan bezala, Loraldiak lekukoa hartu du eta asmo eta gogo berarekin plazara abiatu nahi du. Lapurditik Bilbora eramango dugu arima hasieran, geroago Euskal Herrian zehar bidaiatzeko.

ANTON ABBADIA

Dublinetik Hendaiara

(formatu txikiko ikuskaria da eta bi osagai ditu: teatroa eta musika)

Teatroari dagokionez, Patxo Telleria dramaturgoak idatzitako testua hartu eta Txomin Heguyk plazaratuko du bakarrizketa erara. 

Musikari dagokionez, Xabi Zeberio eta Mixel Ducau bikoteak sortutako soinu bandak ornituko du teatro bakarrizketa. Itzal luzeko bi musikagilerekin batera Alaia Phillips Ducauren emakumezko boza bat izango da kantuan aritzeko. Kantuek irudikatuko dituzte Anton Abbadiaren bizitza pasarteak. 

Musikaren eskutik bidaia ederra egingo dugu, ikuskarian zehar Irlanda, Frantzia, Zuberoa, Etiopia… herrialdeetako aireak entzungo baititugu. 

Xabi Zeberio biolina eta nyckelharparekin arituko da. Mixel Ducau, berriz, gitarra eta saxoarekin. Nabarmendu beharrean gaude Alaia Phillips Ducauren agerpena. Ahots berri honen estreinaldiak euskal boza berri bat ekarriko du eszenara. 

Ikuskari honen leman Oier Guillan dugu. Oiartzungo antzerkigile honen lana Metrokoadroka konpainian izan da batik bat. Eskarmentu handia du eszena zuzendaritzan eta eginkizun honetan Abbadiaren bidaia antolatzeko eta gidatzeko agindua du. 

Esan bezala, teatroa eta musika uztartzen duen sentikaria da Anton Abbadia izeneko ekoizpen propio hau. 

Formatu txikiko ikuskaria izango da, hurbiletik ikusteko antzezlana, hain zuzen.

Txomin Heguy

Txomin Heguy

Hazparnen sortutako kulturgile, kantari, aktore eta idazle honek sorkuntza ibilbide luzea du.

1997ko irailaz geroztik: antzerkilaria eta kantaria Antzerkilaria Biarritzeko Chimères Antzerki Taldean

IBILBIDE PROFESIONALA

Antzerkilaria

26 antzezlanetan parte hartu du antzerkilari bezala; besteak beste, Bertolt Brecht-en Kaukasiar kreazko borobila, Anton Tchekhov-en Oncle Vania/Osaba Vania, Copi-ren L’homosexuel ou la difficulté de s’exprimer, Andrée Chedid-en Haurra xutik, Hervé Jaouen-en Mamie Mémoire… 26 antzerki hoien artean, 5 antzerki euskaraz emanak izan dira, besteak frantsesez, bat hizkuntza asmatu batean

Antzerki formatzailea

Antzerki tailer kudeatzaile; 28 antzerkien zuzendari. Ikastetxetan, 30 antzerki proiektuen kudeatzaile; hoietan, 16 proiektu euskaraz.

Kantaria

Belardi taldean (Frantxua Cousteau, Marie Hélène Estecahandy, Txomin Heguy eta Karlos Gimenez), 2001tik 2004ra. Hainbat kontzertu. Elkar argitaletxean CD bat grabatua.

Lehen zuzendaria

1990tik 1997ra. Euskal Kultur Erakundeko

Irakasle lehen mailako eskola publikoan

1975etik 1976era: Gabadiko eskola publikoan. 1976tik 1978ra: Bastidako eskola publikoan. 1979tik 1990era: Lekuineko eskola publikoan

IBILBIDE AMATEURRA

1977tik 1994a arte: Hazparneko Bordaxuri antzerki taldearen sortzaile, partaide eta aktore. Euskarazko 9 antzerki sortuko eta plazaratuko ditu taldeak garai horretan.

1985: Euskal Kantu Xapelketan lehen saria bakarka sailean. 1981-1982: Kemen taldearen sortzaile eta partaide (Peio Serbielle, Xan Othabure, Marie-Jeanne Davant, Beñat Davant). Urrakoa deitu ikuskizuna sortuko eta plazaratuko du taldeak. 1976-1978: Jojo eta Bernadette Bordagaray bikoteare

1983tik 1988ra: Hazparneko Eihartzea Kultur Etxearen sortzaile eta honen lehendakari (1985tik 1988ra). 1982tik 1985era : Hazparneko Zurkaitza elkartearen sortzaile eta partaide. Hainbat kantaldiren antolatzaile, euskal eta kanpoko kantariak gonbidatuz: Txomin Artola, Benito Lertxundi, Steve Waring, Julos Beaucarne, Enrike Zelaia, Brenda Wotton… 1977tik 1981ra : Hazparneko Euskal kultur Astearen lantalde antolatzailearen partaide.

1998tik 2016ra : Chimères Antzerki Taldearentzat, 4 antzerkiren euskaratzaile. Gainera, Olatz Beobiderekin Kaukasiar kreazko borobila antzerki testuaren moldatzaile (Itxaro Bordak eginikako itzulpenan oinarrituz). 1989: Arteka marteka olerki liburuaren idazle (Maiatz argitaletxean).

Kemen taldearen Urrakoa ikuskizunarentzat, testu eta olerki desberdinak.

Basa Jauna antzerkiaren moldakuntza (Bordaxuri taldearentzat) ; Idazle anonimo batek utzitako testuan oinarrituta.

Beste idazki berezi bat : XXI.mendearen bezperan, euskara eta euskal kulturaz bi gogoeta (Jakin aldizkaria, 107. zenbakia).

Xabi Zeberio

Xabi Zeberio

1978an Tolosan jaio zen.

1982an hasten ditu biolin ikasketak, Suzuki metodoarekin eta Ana Maria Sebastianen eskutik. 1998an, Donostiako Konserbatorioan Goi mailako Biolin tituloa eskuratzen du. Ondoren, Bordeleko “Conservatoire National”-en jarraitzen du eskolak jasotzen Vladimir Nemtanuren eskutik. Rafaella Acella maisuarekin sakondu du interpretazioa. Aldi berean, Jazz kontrabaxua, Harmonia modernoa, Moldaketak eta Konposizioa ikasten du Donostiako JAZZLE, musika moderno eta jazz eskolan. 1997an Euskadiko Gazte Orkestran eta Oskorri taldean sartzen da. Talde honetako partaide moduan 2015 urtean burututako despedida emanaldiekin, 18 urteko ibilbide sakonari amaiera emanez. 

1999an Alos Quartet hari laukotearen sorreran parte hartzen du. Hainbat orkestrarekin kolaboratu du; Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Pablo Sarasate Orkestrarekin eta Irungo Fundazioko orkestrarekin. Musikari moduan 100 grabaketa baino gehiagotan parte hartu du eta artista ugarirekin lan egin du nahiz zuzenean zein estudioan; Dulce Pontes, Mikel Erentxun, Los Piratas, Kepa Junkera, Imanol, Carlos Nuñez, Izaro, Rafa Rueda, Ken Zazpi, Jabier Muguruza, Oreka Tx, La Buena Vida, Benito Lertxundi, Iñaki Salvador, Esne Beltza, Antony, Phil Woods, Anari, Antton Valverde, Mikel Markez, Mikel Laboa, etab… 

Hainbat filmerako soinu banden grabaketetan ere parte hartu du; Pascal Gaigne, Bingen Mendizabal eta Anjel Illarramendi konposatzeileekin esate baterako. 

2002an Nyckelharpa Suediar musika tresnarekin maitemindu eta buru belarri hasten da hura lantzen. Lau diska kaleratu ditu konposizio orijinalekin; “Alos Quartet” NOCD , Alos Quartet “10 Tanta” NOCD, Alos Quartet “Garden” NOCD eta “ON Proiektua” Pello Ramirezekin elkarlanean. 

Gaur egun Alos Quartet, “ON Proiektua” eta Benito Lertxundirekin dabil zuzenekoak eskeintzen. Mixel Ducauk gitarra, alboka, flautak, banbuzko klarinetea musika tresnak jotzen ditu.

Mixel Ducau

Mixel Ducau

Klasiko formakuntzazko saxofoilari, gitar jole autodidakta eta grinaz multi tresnalari. 

Rock mundutik, esperimental musikatik eta garaikide jazzetik etorria. Errobi taldearen sortzailea Anje Duhalderekin batera, euskal herriko rock mugimenduaren sorkuntzan parte hartzen du. 

Musikari eta ekoizle, 50 album baino gehiagotan agertzen da. Parisen estudio bat sortu zuen, publizitate eta zinema munduan lan egiteko. 

Euskal Herrira itzuli ondoren, bere erroak berreskuratu nahian, alboka, ttun-ttun eta gitar akustikoarekin errepertorio tradizionala lantzen du. 

Joseba Tapiarekin Zaldibobo taldea sortzen zuen, rock eta tradizioa nahastuz. 2003an Bidaia taldea asmatzen zuen. 2017tik aurrera Oreka Tx taldekidea da.

ALAIA PHILLIPS DUCAU

Alaia Phillips Ducau Mixel Ducau musikariaren alaba da. Bere ahotsak Anton Abbadiaren bizitzako pasarteak kantuz irudikatuko ditu. Euskal boza berri eta gazte honen aurkezpena izango da. Kantagintzaz gain, Alaiak hainbat arlo jorratzen ditu: komeriantea, dantzaria, modeloa eta makilatzailea baita.

Oier Guillan

Oier Guillan

Idazlea, kazetaria, antzerkigilea. Hainbat liburu kaleratu ditu poesia eta antzerkiaren arloan, azkenak Ate hautsiak (Arabako Foru Aldundia, 2008), Eskuen sustraiak (Susa, 2009), Herio heroi/Arra.Arraroa (Artezblai, 2010), Hura ez da lekua (Txalaparta, 2012), Elkartasun basatia (Susa, 2013) eta Mr. Señora (Txalaparta, 2016). 2008tik Metrokoadroka kolektiboko partaidea da, bertako kideekin taularatu ditu Poza, Su izan nahi, Salto, Zertarako Hegoak eta Miss Karaoke bezalako lanak.

Ekitaldiaren Argazkiak