– EUSKAL KULTURA GAUR –
HELBURUA: Ikasleei, bizipen-esperientzia batetik abiatuta, proiektu kolektibo ekintzaile bat sortzeko aukera ematea.
HARTZAILEAK: DBH eta Batxilerreko ikasleak.
IRAUPENA: 4 hilabete, iraila-abendua. 12 saio
EDUKIAK: Tokiko 3 kultur sortzaile eta beraien obra/lana ezagutzeaz gain, euskal kultur esparruaren parte diren adierazpide hoien, marko orokor bat eraikiko dugu (sortzaileak, obrak, espazioak, sarea)
METODOLOGIA: Freinet pedagogo frantsesa ezagunaren “metodo naturala”-ren metodologia hartuko dugu oinarritzat. Zuzenean biziko duten tailerren ezagutzaren esperientziatik abiatuta (bide batez, auzo edo herriko beste espazio batzuk, gela bilakatuz); ikasle bakoitzari sortzen zaizkion motibazioetatik, praktikan oinarrituko da sormena. Sormena beraz, multidiziplinarra izango da.
SORMEN LANA: Proiektu kolektiboaren aurkezpena.