XIBEROA KANTUZ LORATURIK
XIBERUA KANTU LORATURIK
Mira Hadi.
Eulalia Abaitua
andre-begietan

XIBEROA KANTUZ LORATURIK

 

Ikuskizun hau gure bizi, amodio, esperantza, irri, negar eta umorearen bideetatik abiatzen den bidaia izango da.
Ikusleekin partekatuko dugun bidaia.
Bihotzetik bihotzera. Horretan, arima zuberotarra mezulari ezin hobea baitugu.

ZUBEROAKO KANTU TRADIZIONALA IKUSPEGI GARAIKIDEZ BLAITURIK ESZENARATUKO DUEN SENTIKARIA

PRODUKZIOA

KANTU BETE SENTIKARIA

Basa-aireak, kantuak eta irudiak uztartzen dituen ikuskaria.

Ekialdean dago eta kantu-memoria luzea du Zuberoak. Denboran ibilitako oroimin hori sorkuntza anitzez elikatu da. Tradiziotik abiaturik gaur egungo kultura garaikide aberatsa loratu dute Pirinioaren ipar magaletan bizi diren sortzaileek.  Hemen dira Pastoralak eta Maskaradak. Hemen bizi ziren Etxahun-Iruri eta Pierre Topet Etxahun. Kantua arte eder bihurtu den lurraldea dugu Zuberoa.

EMOZIO OLDAR IZUGARRIA

 

Zuberoako kantuek gizakiaren izaeran dute iturri. Hemen kantu horiek kantatzeari ekiten dizkiotenek euren bizipenak berpiztea dute helburu. Emozio oldar izugarri bat.

Ikuskizun hau gure bizi, amodio, esperantza, irri, negar eta umorearen bideetatik abiatzen den bidaia izango da. Ikusleekin partekatuko dugun bidaia. Bihotzetik bihotzera. Horretan, arima zuberotarra mezulari ezin hobea baitugu.

Fitxa artistikoa

Kantua:  Maddi Oihenart

Kantua:  Ihitz Iriart

Kantua eta perkusioa: Beñat Achiary

Kantua eta perkusioa: Julen Achiary

Txirula eta kantaria: Mixel Etxekopar

Biola da gamba : Jordi Cassagne

Elektroakustika: Pierre Vissler

Argazkiak: Eliane Héguiapal

Soinua: Didier Teillagorry

Argiak: Mikel Perez

Ekoizpen taldea


LORALDIA KOOP. ELK. TXIKIA

Zuzendaritza artistikoa: Imanol Agirre

Ekoizpena: Aitor Narbaiza

Komunikazioa: Amaia Ocerin

Kudeaketa: Mikeldi Uribe-Etxebarria

KANTUA, GURE NORTASUNAREN PASAPORTEA

KANTUA, GURE ARNASA, ARIMA ETA BIHOTZA BATZEN DITUENA

KANTUA, GURE GORPUTZAREN BAITAN DATZAN BIDAIDEA

MEMORIA IRUDIETAN

Eliane Héguiaphal 

 

Zuberoan bizi den argazkilari bikain honen irudiak kantaldiaren parte izango dira.

 

Emakume argazkilari honek euskal kultura zainetan darama eta gustuko dituen gaiak artzainak eta mendiko unibertsoa dira, batik bat.

 

Goresten ditu zuri-beltzeko argazkiak eta Pirineetako ihauteriak, maskaradak baita pastoralak ere izango dira arte bisualen protagonistak.

SORTZAILE TALDE APARTA

Ikuskari honen sortzaile taldea ikusgarria da. Gaur egun Iparraldean aurki daitezke musikaririk eta ahotsik ederrenak eta berritzaileenak. 

Maddi Oihenart eta Ihitz Iriart kantariek eskarmentu luzea dute kantagintzan. Bidegileak izan dira. Tradizioa sakon ezagutzen dute eta gaurko garaietara ekarri ere. 

Beñat Acheary, berriz, euskal kulturan aurki daitekeen berritzaitzailerik handienetako bat da. Oso estimatua gure mugetatik at. Tradizioa berrizten egin duen lana izugarria da eta gai da gure bihotzak astintzeko zeharo.

Julen Acheary, Beñaten semea, aitaren ezpalari jarraituz bide berritzaileetatik abiatzen da Haratago taldearekin (talde honetako bi musikarik ere ikuskari parte hartzen dute). Aita eta semea izango dira gidari artistikoak.

Mixel Etxekoparrek bizitza oso bat eman dio Zuberoako tradizioari. Umorez blaitu eta esentzia bilatu du etengabe. Gaurko kultura zuberotarren zutabe bat da. Aipagarria da Isturitzeko hiru zuloko flauta (Europako aztarna arkeologikorik zaharrenetako bat) berreskuratu zuela eta doinua atera diola.

Parte hartuko duen ez ohikoena aurkeztea falta zaigu: Pierre Vissler. Frantziatik etorri zitzaigun Zuberora eta gaur egun euskal kulturaren erreferente bihurtu da.

Musikan nahiz teatroan murgilduta izan da azken aldi honetan. Clown eremuan ibilitakoa eta Mixel Etxekoparrekin batera Züek heben, Euskal Herriko atlas geopoetikoa” lanaren sortzailea da. Bertan Euskal Herriko hainbat bazterretako soinuak grabatu eta sailkatu ditu.

Ikuskizun honetan “elektroakustikalaria” izango dela agindu dute. Gutxitan ikus daitekeen funtzio berritzailea. Edozein bazterretan edo sasoitan hartutako  Zuberoako doinuak ekitaldi hipnotiko bihurtzen dituen abangoardista.

IPARRA GUREAN, MUGA GUZTIEN GAINETIK

Gure barne-mugak gainditu beharrean gaude. “Zazpiak bat” aldarrikatu zuten Abbadiak eta Xahok orain dela mende bat, baina gurea zatiturik dagoen herria da oraindik.

 

Zer dakigu alboko lurraldeetako sormenaz? Sortzaileak ezagutzen ditugu? Gure tradizioa berriztu duten emaitzak ezagun ditugu?

 

Gure ekialdera hurbiltzeko aukera paregabea emango duen ikuskaria ontzen ari gara.

IRUDITERIA BERRIAREN ALDE

Iraganari so egingo diogu geroa marrazteko. Antzineko kantuak izango dira baina garaikide eremuan kokatuko ditugu. 

“Belatxa” hegazti baten hegaldia kantatzen duen sormen zirraragarria ez da faltako. Gaur egun, orain dela milaka urte bezala, naturak eskaintzen digun nortasunaz baliatzen gara. Etorkizuneko hodeiertza dugu ikusmiran.

SINERGIAK

ELKARLANA dugu lan egiteko ildoa eta produkzio propio honetan sinergiak bilatu ditugu.

 

Alde batetik, EKE (Euskal Kultur Erakundea), iparraldeko kultura sustatzen duen eragilea. Beste aldetik, KORRIKA KULTURALA, bi urtean behin Euskal Herrian zehar sortzen den kultur ibilbidearen eragilea. 

 

EKErekin hamaika urte daramagu elkarlanean Loraldia Festibalean ipar-hegoa muga hausten eta bi adierazpenak elkarlotzen.

 

KORRIKA KULTURALAREKIN bi esperientzia ahaztezina plazaratu ditugu:

KALAPORTU (Joseba Sarrionandiaren unibertsoari buruzko kontzertua) eta HAUTSI DA ANPHORA (Atxagaren eta Ruper Ordorikaren literatura eta musika uztartzen dituen mugarria izan zen ikuskizuna).

 

Honez gain, Sehaska (Iparraldeko Ikastolen federazioa) izango da da gure Iparraldeko beste aliatu bat.

 

XEDEA: Euskal Herriko sei lurraldeetako plazak betetzea.

Belatxa ari da hegaka Irati gainean. 

Orhiko txoria Orhi laket. 

Arbaila oihanaren haizearen zurrumurua. Zuberoa zer hintzen eta non hago? 

 

Mendez mende Maskaradak eta Pastoralak sortzen dituen herria zara.

Esperimentazio leku. 

Gure ekialdea. 

Altzak ez du bihotzik.

Gorriak eta beltzen talka. 

Baratze bat nahi deutset egin.

Espartin egileen enaren migrazioa. Mauleko gazteluaren memoria-oihartzuna. Iratiko Basajauna. 

Ligiko zubia. 

Xiberua, oi Xiberua!!

LANTALDEaren Argazkiak

Babesleak:

logo_bizkaiko-foru-aldundia
Euskal Kultur Erakundea - Loraldia
Euskal_Hirigune_Elkargoa
LOGO INAEM