Katixa Agirrek Amek ez dute bere azken nobela aurkeztu du Loraldian [Argazkiak]

Elkar dendan elkartu ginen atzokoan Katixa Agirreren Amek ez dute bere azken nobelaren inguruko aurkezpena ikusteko. Katixak dagoeneko zenbait foro ezberdinetan egin du nobela berri honen aurkezpena, baina oraingoan formatu atsegina bilatu genuen: Xabier Mendigurenek elkarrizketatu zuen lanaren inguruan eta Birkitek kitarraren soinua eta bere ahotsa eskaini zion, gaiaren mesedetan, gainera.

Elkarrizketa polita sortu zen publikoarekin batera eta ekarpen politak izan ziren. Gaiak askorako ematen du, Birkitek bere ekarpena egin zuela eta kantuen bitartez bere ikuspegia eta egoera ezberdinak aurkeztu zituela.

Hemen argazkiak.