Loraldia Eskolan erabilitako metodologia

Loraldia Eskolan erabilitako metodologia anitza da eta unean-uneko testuinguruari moldatua. Ikasleen egunaren, predisposizio, ezagutza eta baliabideen araberakoa izango da beti ere; hala ere, idatzitakoa, ez da beti egingarri, edo ez du harrera onik, edo ez du helburua betetzen. Metodologia zehaztuta eta markatuta dagoen elementu bat izan behar bada ere, momentuko errealitatera moldatzeko aukera emango duena izan behar du halabeharrez. Beste metodologia batzuen ezagutza, aurre lanketa, aurre ebaluazioa eta inprobisazio eta sormenerako gaitasunak, asko erraztuko du lana.

 Jarduerak era desberdinekoak dira:

  • Joko modukoak: errazak, sinpleak eta ikasle guztiek egin beharrekoak. Jardueran buru belarri sartu aurretik, talde konfiantza eta gorputza eta irudimena pizteko balio dutenak.
  •  Ikerketazkoak: sortzaileagoak, norberaren iniziatiban oinarritzen direnak.
  •  Taldeka egitekoak: ikerketazkoak eta taldean lan egiteko gaitasuna garatzen dutenak.
  •  Internetek eskaintzen dituen hainbat baliabide erabiltzen irakatsiko dutenak.
  • Jarduera praktikoak: Espazio propio batean egin beharrekoak