MANIPULAZIO ESTRATEGIAK. Noam Chomsky

Harkaitz Cano eta Petti & Banda (Juantxo Zeberio eta Et incarnatus orkestrako kideak)

 

Ikuskizuna Noam Chomskyren hausnarketa batean oinarritzen da. “Manipulazio mediatikoaren 10 estrategiak” izeneko testuak arreta eta gogoa biztu zizkien Harkaitz Cano idazleari eta Petti musikariari. Horrela, eszenara eramateko asmoa sortu zen. Idazleak Chomskyren pentsamendua euskara ekarriko du eta musikariak, berriz, testuak kanta bihurtuko ditu. Estrategia bakoitza poema bat izango da eta dagokion musika estilo bat: bossa nova, bluesa, folka edo rock & rolla… Gaurkotasun betea duen eztabaida, mezu zorrotza eta argigarria, Chomskyren ezinbesteko ekarpenak. Manipulazioari aurre egiteko kultur artefaktua.

 

* Guggenheim Bilbao Museoko Toparte programarekin elkarlanean

Sarrerak

2020/03/15 12:30

Aretoaren informazioa

Guggenheim Bilbao Museoa Bilbo

Abandoibarra Etorb., 2

Guggenheim Bilbao Museoa

Abandoibarra Etorb., 2

Artistak

  • Petti
  • Harkaitz Cano

Gehitu zure egutegira

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut