4. Euskal Herri itsastarra

Euskal ontzigintzak eta euskal itsasgizonak, itsasoaren historiari egindako ekarpena funtsezkoa izan da. Batetik, Europa osoan oso preziatuak ziren zenbait gai ekoizten zirelako, batez ere burdina eta balea- koipea. Eta hemendik Europara garraitzen zen Nafarroan, Gaztelan eta Aragoin ekoiztutako artilea. Eta bestetik, merkataritza horri esker, Iparraldearen eta Mediterraneoaren arteko garraioaren jabe bihurtu zen, herrialde eta berrikunta asko ezagutuz. Horri eskerrak, XVI. mende hasieran, euskaldunek, ontzigintza teknologia modernoena garatu zuten.

Euskal naoak diseinu benetan iraultzailea zuen. Zama-ontzi izateko helburu nagusiarekin diseinatutako ontzia zen eta zama eramateko kubierta bat edo bi izan zitzakeen kubierta nagusiaren azpian. Oso sendoa zen edozein itsaso eta eguraldi egoeratarako,  oso egokia arrantza, merkataritza edo aurkikuntza-espedizioetarako; eta baita gerrarako ere.
Euskal ontzioletan erabiltzen zuten eraikuntza-sistema, gainera, erabat arrazionala zen: ez zuten ezinbestekoa ez zen egiturarik gehitzen, bertako haritzen egurra eta gure burdinoletan ekoitzitako burdin preziatuzko iltzeak erabiltzen ziren. Ontzi sendoak izateaz gain, lirainak eta beste lekuetan eraikitzen zirenak baino merkeagoak ziren. Euskal diseinuko naoa, gizateriaren historian izan den ozeanoarteko ontzirik eraginkorrena da.

Protagonista izan zen Amerikaren aurkikuntzan, munduaren lehen zirkunabigazioan eta Filipinetako konkistan. XVI. mendean Espainiar inperioa eraikitzen lagundu zuen, finantzaketarako erabili zen urrea eta zilarra garraiatzeko erabili baitzen. XVI. eta XVII. mendeetan Sevillatik Amerikara abiatu ziren ontzien %80a euskal jatorrikoak ziren.
Gerrarako eraikitako lehenengo belaontzia euskal naoaren ondorengo zuzena izan zen: galeoia. Euskal jatorriko galeoiek ahalbidetu zuten Espainiako Armadaren nagusitasuna itsasoan XVI. mendean.

Victoria naoa izan zen Lurrari lehen aldiz bira eman ziona. 85 tonako arkeoa zuen eta Domingo de Apallua bizkaitarrarena zen. Sevillako Kontratazio Etxeak 830 dukaten truke erosi zuen ontzia, Moluketarako espedizioan parte har zezan.

SORTUZ IKASI:

Nao euskaldunen hiru puzzle hauetatik aukeratu bat. Erreza ote?

https://www.jigsawplanet.com/?rc=play&pid=19390a54b402

https://www.jigsawplanet.com/?rc=play&pid=2791d93205fd

https://www.jigsawplanet.com/?rc=play&pid=0024ce99376e