Loraldia 2014. urtean sortu zen, euren artean osagarriak izango ziren gaitasunekin hornitutako 6 pertsonen euskal kulturarekiko zaletasunaren eskutik, Euskararen jaialdi bat garatzeko helburuari jarraiki, horrela Bilbon, udaberrian zehar, kultura diziplina guztiak barne hartu ahal izateko, modu bereizle eta paregabe batean.

Proiektuaren inspirazio iturria, eredu eguneratu eta garaikide batekin (XXI. mendea) egokitutako eta Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator eta 2015. urtean gauzatu zen, Bilbon udaberrian ospatutako Jaialdiaren formaturi jarraiki.

Jaialdiko lehenengo edizioaren arrakasta eta honek euskal kulturaren sektorean sustatzen dituen itxaropenak kontuan hartuta; talde sustatzaileak proiektu handizaleago bat planteatzea erabaki zuen, irabazi-asmorik gabeko kultura elkarte modura identitate bat izango zuena, eta horrela, 2015eko abenduan, arestian Loraldia Festibala zena Loraldia Kultur Elkartea izatera heldu zen. 2016ko otsailaren 23an Euskadiko Elkarteen Erregistro Nagusian inskribatua izan zen, AS/B/19869/2016 Erregistro zenbakiarekin.

Misioa: Loraldia Kultur Elkarteak XXI. mendean garatutako euskararen kultura barreiatzeko eta sustatzeko beharrari erantzuna ematen dio; eskaria erakartzeko eskaintzaren sorrera bultzatuz.

Ikuspegia: Euskal Herri osoan ezagutzera emango den euskarazko kultura eskaintzaren agente integratzaile bat izango gara, munduko edozein tokiko kultura eredu berrietarako ateak zabalduko dituen eredu iraunkor batekin hornitua.

Balioak: Euskara - abangoardia – kulturen eta hizkuntzen integrazioa – diziplinen hibridazioa – sektoreko agenteekin eginiko kolaborazioa – eskaintza jasangarria – emakume sortzailea - teknologia.

I. Ardatza: Euskarazko kultura industria sustatzea

Loraldia proiektuaren sorreratik, kulturaren transmisioa izan da gure helburu nagusienetako bat. Etorkizunera begira dagoen kultura proiektu bat, gure jatorria alde batera ez uztea zaintzen duena.

Gure hizkuntza, gure kultura, belaunaldiz belaunaldi familia esparrutik transmititu izan da. Azkeneko lau belaunaldietan, transmisioa eraginkorragoa eta iraunkorragoa izatea ahalbidetu duten kanal berriak bultzatu dira. Loraldia ibilbide hau sakontzera konprometitzen da, ikuspegi globalaren arabera definitutako garai honetako gure kulturaren transmisioa eustea ahalbidetuko duten ideia berritzaileen eskaintza eginez.

Loraldia Kultur Elkarteak beti gogoan izan du gazterian eta haurtzaroan inbertitzearen garrantzia, belaunaldi berriak euskarazko kulturari dagokionez betiere maitasuna eta errespetua bitarteko izanik garatuz joan daitezen.

Helburu estrategikoak:

  • Ikusleria berria (gazteak eta haurrak) txertatzea euskarazko kulturaren unibertsoan, eduki erakargarri, integratzaile eta ospetsu batekin identifikatuz.
  • Teknologiaren bidez kanal berriak sortzea, ohiko euskal eredutik eredu irekiago eta integratzaileago batera eboluzionatuko duen kultura transmisioaren eredu berri bat diseinatuko duten gazteen eskutik.
  • Gure kultura ondarearen ezagutza sakontzea, bidea ireki duten eta euskal kulturaren historian behar adinako ospea eskuratu ez duten sortzaileak baloratuz.
  • Kulturarekin lotutako sormena sustatzea, ideia erakargarrien eta berritzaileen ekarpena eginez, proiektu berritzaileetan teknologiaren erabilera eginez eta diziplina zein ardura berriak txertatuz.
  • Gure kulturaren ezagutza eta transmisioa sustatuko duten beste kultura batzuekin zubiak eraikitzea.

Jarduera ildoak eta proiektuak

Kulturaren ikusgarritasuna

Jadanik Gabriel Arestik 70. hamarkadan erreibindikatzen zuenarari jarraiki, euskarak etorkizuna izango du baldin eta nazioarteko arloan toki bat izatea lortzen badu. Loraldia Bilbotik abiatzen da hiriburu bizkaitarrean indartzea lortzeko asmoz, abiapuntu hori oinarritzat hartuta lehenengo euskal lurraldean zehar eta geroago planetako beste toki batzuetan, bere ardatz estrategikoak hedatuko dituen sare bat sortzeko. Loraldia Kultur Elkarteak, soilik hiru urteko ibilbidearekin, jadanik sustrai sakonak finkatzea lortu du, horrela gure ametsari ekiteko aukera erraztuz. Ziur gaude hazkunde erradikal hau (Bilbo-Euskal Herria-Europako hiriak) euskal kulturaren etorkizunerako oso onuragarria izango dela. Gure lurraldean sustraiak garatuz doazen heinean, nazioarteko mailan izena eta ospea barreiatuz joango garela.

Kultura sormenaren sustapena

Loraldia elkartearen izpiritua ekintzailea eta sortzailea da. Ez da soilik euskal kulturaren kontainer bat, aldiz kultura berri bat bultzatzea, eragitea, piztea, ekoiztea, etab. bilatzen du. Jarduera ildo honetatik, gure helburuak diziplina artistiko guztietan ezartzeko kultura eduki berrien ekoizpena bultzatzean oinarritzen dira. Loraldia elkartean kultura behatoki bat dago erabilgarri, euskarazko kulturak estaltzera edota finkatzea lortu ez dituen eremuak aztertzera datorrena, baita eskaintzarik berritzaileena ere. Horrela sormena bultzatu nahi dugu, eremu horiek bat-bateko ideiak hala nola eduki berritzaileak ahalbidetuko dituzten produktuekin hornitu ahal izateko. Loraldia Kultur Elkarteak ez ditu soilik diseinatu kulturaren sormena bultzatzeko moduak, aldiz modu aktiboan parte hartu du ekoizpen propioan, jaialdiaren hiru ediziotan horiek gauzatzera helduz: proposamen eszeniko berriak (Strip-tease, Anton Abbadia, Eutsiko diogu Pete!…), joera eguneratuenek dakartzaten eduki berriak (scratch, body modification, beatbox, Dj…), sortzaileen arteko kolaborazio proposamen berriak (Maddi Oihenart-Anari, Lou Topet-Izaro-Aiora Renteria-Eñaut Elorrieta, Kalakan-On…), kultura transmisioko mintegien ekimen berriak (Eñaut Elorrieta-Mikel Markez, Mixel Etxekopar, Rafa Rueda-Gotzon Barandiaran…). Kultura eduki berrien ekoizpen propioa da eta izango da proiektu honetako helburu nagusienetako bat. Une bereziak eta errepikaezinak eskaintzeko zaletasunarekin sortutako ekoizpenak dira. Denboran zehar iraunkorra izango den osagai emotibo bat ekartzea bilatzen duten zuzeneko esperientziak. Gainera, euskal geografian eta hiri europarretan barreiatutako edukiaren baitan hartu behar dira. Dinamika hori jadanik abian jarri da 2017an, Euskal Herriko antzoki ezberdinetan garatutako Eutsiko diogu Pete! Bira txikiarekin eta Madrilgo Strip-tease jardueretako baten aurkezpenarekin. Gure helburua da ekoizpen propio hauek dinamizatzea, Loraldia elkartearen erreferente bat izateko eta gure kulturaren azkeneko joerak erakusteko.

Sortzailea kultura eskaintzaren erdigunean

Loraldia Kultur Elkarteak garbi dauka kultura jardueraren benetako protagonista zein den, horregatik jarri izaten dugu sortzailea proiektuaren erdigunean. Jadanik sarreran esaten genuen bezala, Loraldia herrialdeko sortzaile profesionalek azken garaietan erreibindikatu dituzten behar batzuek asetzera datorren erantzun bat da: euren jarduera bermeekin erakutsi ahal izateko baldintza zehatzekin hornitutako eremu bat. Euskal kulturak edukitzaileen (antzokiak, kultura-eremu ospetsuak, entzunaretoak, etab.) aldeko apustua eginez hainbat hamarkada eman ostean, gure ustean jadanik edukiaren eta bere sortzailearen garaia heldu da. Ildo horretan lanean ari gara kultura sormenaren jarduera profesional konplexu honekiko esker ona eta estimua erakutsiko duten proiektuak diseinatzeko asmoari jarraiki.

Euskarazko kultura eskariaren bultzada

Kultura eskariaren bultzada da, hain zuzen, gure garaietako erronka handietako bat, bere jatorria edo hizkuntza edozein dela ere. Euskal sormenen ikusleria sortzea eta haren fideltasuna lortzea jarduera konplexua da, dagokion ibilbidea luzea izanik. Eskaintzak merezi duen bezalako gizarte mailako ospea eta komunikazio dimentsioa eskuratzen duenean soilik lortu ahal izango du eskariaren aipamen berezia. Ospe hori jarduera iraunkorrean oinarritu beharko da, ikusleria objektiboaren segmentu onuragarrienetatik abiatuta pixkanaka eta etengabe gainerako segmentuetara hedatuz joateko. Loraldia Kultur Elkarteak kultura eskaria sortzeko garatuko duen inbertsioak betiere itzulera bat definituko digun neurketa bat erabiliko du, urteko hazkunde ekonomikoaren inpaktu batekin, zeinen bidez pixkanaka arrakastarekin lotutako gure proiektuaren iraunkortasun bermea ordezkatuko den. Loraldia elkartea, euskarazko sormenaren ikusleria finkatzeko lanean jardutera konprometitzen da. Ikusleria hori hedatuz joan beharko da, ez bakarrik komunitate euskaldunetik, baita komunitate ez euskaldunetik ere, gure proposamenen kalitateagatik eta originaltasunagatik erakarriak izango baitira.

II. Ardatza: Euskal kulturaren transmisioa

Loraldia agente aktibo modura sortu zen, euskal industria kulturalaren arloan dinamizatze, bistaratze eta partaidetza jarduerak garatzea bilatuz. Gure helburuetako bat da industria honen egoera hobetuko duten dinamikak bultzatzea. Horrela, Plan Estrategikoak garrantzi berezia hartzen du ardatz dinamizatzaile modura, euskarazko kultura sortzailea gure proiektuaren erdi-gunean ezartzen duenez.

Edozein formaturekin egokitutako ikuspegia dela medio, Eskaintzaren sormenak XXI. mendera begiratzen du, idazten hasiberriak garen kulturaren kontakizun berri bat definituko duten proiektu berritzaileak bultzatzeko ahaleginean. Proiektuen jasangarritasuna eta kolaborazio publiko-pribatua kontzeptu giltzak dira ardatz honetan planteatzen ditugun helburuak lortzeko orduan.

Helburu estrategikoak:

  • Euskarazko kultura industria suspertzea, bultzatzea eta sustatzea.
  • Ikusgarritasuna hedatzea, Euskal Herri osoan zehar barreiatzera eramango duten diziplina anitzeko formatuen bidez.
  • Ereduarekin predikatzea, ekoizpen propioa bultzatuz, proiektuak sustatzen dituen harreman estrategikoak direla medio.
  • Profesionaltasuna, proiektuaren iraunkortasunaren eta kultura proiektuen kalitate sortzailearen berme modura.
  • Iraunkortasuna, babesten dugun kultura proiektu bakoitzaren iraupen epean, bere etorkizunaren bideragarritasuna eta eboluzioa aztertzea ahalbidetuko duen azterketa eredu bat garatuz.
  • Erdi-gunean ezartzea, euren izena eta gizarte ospea bultzatzen duten formulak direla medio.

Jarduera ildoak eta proiektuak

Loraldia Eskola

Loraldia Eskola 2015eko abenduan kontzeptualizatutako jarduera ildo bat da, 2016-2017 ikasturtean inplementatzen hasi zena. Bere helburua da euskaraz garatutako kultura garaikidea transmititzea eta ezagutzera ematea, eskola adinetako pertsonen artean.

Gazteak, kultura eta aisia

Aldaketen etapa batean, zeinetan gazteek euren etorkizuna markatuko duten pizgarri berriak jasoko dituzten, euskarazko kulturari presente egotea dagokio. Zeregin honen zailtasun maila izugarria da, izan ere, erreferente ikusgarrienak eta erakargarrienak beste kontsumo elementu batzuekin lotuta daude. Jarduera ildo eraginkorrenak aisiaren esparruan garatu beharko dira, hezkuntzaren esparrutik aterata. Boluntariotzarekin eta gozamenaren ikuspegiarekin lotu beharko dira. Neska-mutil gazteekin lan egiteko orduan kontuan hartu beharreko alderdi sentsible bat da euren espazio propioak garatzeko aukera ematea: edukien diseinuan eta inplementazioan parte hartu ahal izan dezatela.

Gure kultura ondarea baloratzea eta berreskuratzea

Gure kulturaren ezagutza giltza da haren balioa ezartzeko eta proposamen berrien garapenetarako oinarri modura baliagarria izateko. Diziplina eta formatu ezberdinetan, gure kultura ondarea eta adierazpen artistiko garaikideenak ezagutzera emango dituzten edukiak proposatu nahi dira, gure kulturaren erreferentziazko artisten eskutik.

Beste kultura batzuekin harremanetan jartzea

Loraldia Kultur Elkartea etengabeko aldaketaren eraginpean eta isolatu gabeko kultura proposamen integratzaile baten balioa oinarritzat hartuta jarduten da. Gure euskal kulturaren etorkizuneko ikuspegia, planetako gainerako kulturekin elkarreraginean diseinatzen dugu. Gure asmoa ez da esklusiboki ikuskizun integratzaileak diseinatzea, aitzitik ikuskizun horien bidez kultura haiekin harremana izateko zubi egonkorrak eraikitzea baizik. Jaialdiak kultura elkarraldatzeko proposamenak aurkeztu ditu, esaterako 2016an bertsolariekin antolatu genuen topaketa hala nola Korsika, Katalunia eta Kurdistaneko bat-bateko saioak. Orain haratago joan nahi dugu, topaketa mota hauen aukera dela medio, kultura horiekin harreman egonkorra izateko kanalak zabalduz, horrela gure esparruko bestelako diziplina artistikoekin (musika, dantza, zinema, antzerkia, etab.) harremana izatea ahalbidetzeko.

Teknologia transmisiorako palanka modura

Loraldia Kultur Elkartearen sorreratik, beti izan dugu gogoan agente bezala kulturari egin ahal diogun balioaren ekarpena, alde batetik, teknologiak sektore honetan egin ahal duen ekarpena ezagutzera emanez eta bestetik, kultura ekoizpenetan garatzeko bidean dagoen teknologiaren ezarpena erraztuz. Gure zeregina mundu bien arteko bisagra estrategiko bat izan behar da, topaguneak bilatu ahal izateko. Hasteko, kultura produktura bideratutako ezagutzaren eta laguntza estrategikoaren ekarpena eginez, sortzaileek euren ezagutza propioa bideratu ahal izan dezaten, teknologiak berarekin dakartzan kanal berrietara eta aukeretara. Kanal berriak ditugu hizpide, esaterako errealitate birtualak edota hedatuak (VR-AR) hala nola datuen azterketarako arloa (Big Data) eta ikusleriarekin eginiko interaktibitatea, zeinekin informazioaren ustiapena egitea lortuko dugun (Data Science). Garrantzitsua da azpimarratzea Loraldia elkartearen lehenengo ediziotik Tecnalia-rekin lanean aritu garela, teknologia gure kultura proiektuetara hurbilduko duten proiektuak praktikan jartzea ahalbidetuko duten pilotuak martxan jartzeko.